Anboto inguruan gertatutako elur-jausiez ohartarazi dute hainbat mendizalek

Anboto 2021ko urt. 6a, 20:57

Argazkian Anbotoren ekialdeko aldean gertatutako elur-jausia ikusten da.

Azken urteetako elurterik handienetakoa egin du mendian. Mendizaleek eskiak hartu eta gozatzeko aukera paregabea dute. Hala ere, hainbat mendizalek Anboto inguruan azken egunetan gertatutako elur-jausiez ohartarazi dute. Ainhoa Abendibar mendizaleak ondo ezagutzen du inguru hori. Atzo, Arrazolatik Zabalaundira joateko asmoa zuten. Baina, bide erdian buelta ematea erabaki zuten. "Bidean, elur jausi nahiko handien arrastoak ikusi genituen. Aurtangoko kanalean elur-jausia bertan jausten ikusi genuenean buelta ematea erabaki genuen", azaldu du Abendibarrek. Adituek diotenez, elur asko egin du, baina ez dago "finkatuta", eta, elur jausien arriskua handia da.

Gaur, eguzkia irtengo zela ikusita, mendizale ugari joan da elurretara. "Gu gaur Urkiolatik Pol-Polera joan gara, eta bide tradizionaletik, hegoaldetik, jende piloa ikusi dugu igotzen.

Argazkia: Unai Zuazua.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!