Durangaldeko Kontseilu Sozialista aurkeztu dute Arriolan

Anboto 2021ko urt. 4a, 19:34

Belaunaldi arteko harreman politikoa eta lanerako espazioak sustatzea dute helburu. Ekimena atzo aurkeztu zuten Elorrioko Arriolan.

"Proletariotzaren antolakuntzarako baliabideak sortzera dator Kontseilu Sozialista", azaldu dute bere bultzatzaileek. Gaineratu dutenez, "garai latzak bizi ditugu, aspaldiko latzenak". Uztail hasieran pandemiaren aurretik baino 1.305 langabe gehiago daudela Durangaldean azpimarratu dute. "Borrokarako funtsezkoak diren eskubide politikoak, mugitzeko eta elkartzeko debekuak direla medio erabat mugatuta dauzkagu, eta horrek are zaurgarriago egiten gaitu", diote.

Bestalde, Durangaldeko mugimendua Euskal Herriko Mugimendu Sozialistaren parte dela azaldu dute. "Proletariotzaren interesen alde lan egiten duten antolakuntza-espresioekin elkarlana sustatu eta indarrak batuko ditugu eskualde mailan".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!