Azken bost egunetan 72 kasu berri detektatu dira Durangaldean

Maialen Zuazubiskar 2021ko urt. 4a, 13:00

Azken bost egunetan 72 positibo detektatu dituzte Durangaldean. Horietatik 26 Durangon, 16 Zaldibarren, 10 Zornotzan, 7 Elorrion, 4 Abadiñon, 3 Otxandion, bina Atxondon eta Mallabian, eta bana Berrizen eta Iurretan.

Atzo esaterako, EAEn, 5323 (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) proba egin ziren, eta horietatik 362 positiboak izan ziren: 188 Bizkaian, 132 Gipuzkoan eta 39 Araban. Gainontzeko positiboak, 3, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 35 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 78 pertsona daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!