Urkiola ibilgailuentzako zabaldu dute

Anboto 2021ko urt. 3a, 22:31

Elurretara autoz joan diren askok Mañarian buelta eman behar izan dute mendatea egun osoa itxita egon delako.

Mendi inguruetan jendetza batu da gaur, elurraz gozatzeko asmoz. Baina elurrak errepideetan hainbat oztopo eragin ditu. Urkiolan, esate beterako, errepidea itxita egon da ibilgailuentzako.Iluntzean zabaldu egin dute, baina kontuz gidatzeko eskatzen dute.

Elurragatik gaurko eta biharko ezarritako abisu horia martitzenera arte luzatu  dute. Bihar  300 eta 500 metro artekoa izango da elur-kota. Martitzenean,  200-400 metrora  bajatu daiteke da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!