Intxortara igoera egin dute Elorrioko, Elgetako, Arrasateko eta Bergarako hainbat herritarrek

Anboto 2021ko urt. 3a, 20:55

Pandemia egoera kontuan hartuta, ekitaldi azkarra egin dute, segurtasun neurriak kontuan hartuta. 

Urteko lehen domekan egiten duten legez, aurten ere igo dira Intxortara Elgetako, Arrasateko, Bergarako, Elorrioko eta Oñatiko hainbat herritar, besteak beste. Gudariak oroitu dituzte Intxortan. 
 
Bizi dugun pandemia egoera kontutan hartuta, ekitaldi azkarra egin dute aurten, momentu oro, bertaratuak musukoa jantzita ibili direlarik. Ondoren, argazkia atera dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!