Durangaldean 10 kutsatu berri detektatu zituzten atzo

Anboto 2020ko abe. 29a, 12:59

Honako herri hauetan izan ziren: 6 Durangon, 2 Zornotzan eta bana Abadiñon eta Zaldibarren.

EAEn, 6.606  (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) proba egin ziren atzo, eta horietatik 347 positiboak izan ziren: 150 Bizkaian, 130 Gipuzkoan eta 62 Araban. Gainontzeko positiboak, 5, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 32 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn  81 pertsona daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!