Denboralearen ondorioz Elorrion eta Durangon eroritako zuhaitzak erretiratu dituzte suhiltzaileek

Anboto 2020ko abe. 28a, 17:35
(Argazkiak: @BomberosIurreta)

Elorrion San Fausto inguruan erori da zuhaitza eta Durangon, berriz, Larrinagatxura bidean, 15:00 inguruan.

Kasu bietan suhiltzaileak bertaratu dira zuhaitzak moztu eta erretiratzeko.

Bihar eguraldiak ez du hobera egingo. "Zaparradak botako ditu, sarriago eta indar handiagoz iparraldean. Eguerdian elur-kota 700-800 metrora egongo da, baina litekeena da egunaren hasieran eta batez ere amaieran beherago kokatzea. Mendebaldeko haize bizia eta giro hotza egongo da", iragarri du Euskalmet-Euskal Meteorologia Agentziak.

Beraz, baliteke elurrak arazoak sortzea eskualdeko mendateetako errepideetan. Mendateen unean-uneko egoera LOTURA HONETAN ikusi daiteke.

(Argazkiak: @BomberosIurreta)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!