Airearen kalitatea

[BIDEOA] Instituzioek airearen kalitateaz duten “inmobilismoa” salatu dute ehunka lagunek

Anboto 2020ko abe. 26a, 19:10

Manifestazio batek Durangoko eta Iurretako kaleak zeharkatu ditu arratsalde honetan. Eskualdeko ehunka lagunek egin dute bat Durangairea plataformak deituriko mobilizazioagaz.

Durangoko Landako Gunearen aldamenean hasi da manifestazioa, eta Iurretako plazan bukatu da. Tecnaliak Durangoko Udalarentzat egindako txostenaren aurrean, “Eusko Jaurlaritzak eta Durangaldeko udal batzuek inmobilismoz” jokatzen dihardutela salatu du Durangairea plataformak. “Durangaldetarrok pozoia arnasten dugu. Eta pozoia arnastea gaixotasuna eta heriotza arnastea da” azpimarratu dute manifestazioaren bukaeran.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!