[BIDEOA] Berton Bertokoak kantu-bideo bat egin du eskoletako jantokietan sukaldeak ipini ditzaten eskatzeko

Anboto 2020ko abe. 24a, 15:14

“Lapiko hotsa entzun nahi dugu eskolako jantokian. Usain gozoa igarri nahi dugu eskolako jantokian” diote. Bideoan, azaroan egindako lapiko-jotzearen uneak ikus daitezke herririk herri.

Berton Bertokoa dinamikako kideek kantu-bideo bat egin dute ikastetxeetan sukaldeak ipini ditzaten eskatzeko. Hezkuntza Sailari, Nekazaritza Sailari, Urkiolako Landa Garapenerako Elkarteari, Durangaldeko Mankomunitateari eta udaletxeei eskatu diote eskualdeko ikastetxe publikoetan bertoko eta sasoiko produktuak erabiltzeko aukera emango duen proiektua “behingoz” garatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!