12 positibo berri Durangaldean

Anboto 2020ko abe. 23a, 12:39

Atzo dozena bat positibo berri detektatu zituzten eskualdean. 6 Zornotzan, 4 Durangon, eta bana Abadiñon eta Otxandion.

Atzo, 9.579 test diagnostiko egin zituzten, eta, horietatik, 473 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 83 Araban, 202 Bizkaian, 184 Gipuzkoan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVID19aren ondorioz 38 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 86 pertsona ZIUn daude.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!