9 kutsatu berri detektatu zituzten atzo Durangaldean

Anboto 2020ko abe. 18a, 12:39

9 PCR positibo detektatu dituzte Durangaldean. Horietatik 5 Zornotzan eta bana Abadiñon, Durangon, Iurretan eta Elorrion. 

EAEn, 12.787 (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) proba egin ziren atzo, eta horietatik 465 positiboak izan ziren: 193 Bizkaian, 191 Gipuzkoan eta 78 Araban. Gainontzeko positiboak, 3, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 42 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 98 pertsona daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!