Zortzi kutsatu berri detektatu dituzte Durangaldean, euretako bost Zornotzan

Anboto 2020ko abe. 17a, 12:31

Atzo zortzi PCR positibo detektatu zituzten eskualdean. Horietako bost Zornotzan, 2 Durangon eta bat Elorrion.

EAEn, 12.572 (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) proba egin ziren atzo, eta horietatik 396 positiboak izan ziren: 177 Bizkaian, 138 Gipuzkoan eta 79 Araban. Gainontzeko positiboak, 2, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 36 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 98 pertsona daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!