Berez, aurtengo sari banaketa ekitaldia Hernanin egitea tokatzen zen, Kronikak irabazi baitzuen 2019ko edukirik onenaren saria. Baina segurtasun neurriak tarteko, azkenean bertan behera utzi behar izan dugu ekitaldi presentziala, eta haren ordez, banaketa telebista saio baten bidez egingo dugu. Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena umoregile ezagunek gidatuko dute saioa, umore klabean beti ere, eta TOKIKOM sareko hedabideen webguneetan, tartean ANBOTOn, ikusi ahal izango da streaming bidez, aldi berean, gaur, abenduak 17, 19:00etan hasita.