9 kutsatu berri detektatu zituzten atzo Durangaldean

Anboto 2020ko abe. 15a, 12:33

Atzo 9 PCR positibo detektatu zituzten Durangaldean. Horietatik 5 Zornotzan, 2 Elorrion eta bana Durangon eta Zaldibarren. 

EAEn, 8853 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren asteburuan, eta horietatik 423 positiboak izan ziren: 176 Bizkaian, 95 Araban eta 147 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 5, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 38 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 101 pertsona daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!