Barikutik domekara PCR bidezko 41 kasu berri detektatu dituzte Durangaldean

Anboto 2020ko abe. 14a, 12:38

41 PCR positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean: horietatik 16 Zornotzan, 7 Durangon, seina Elorrion eta Iurretan, 3 Otxandion, 2 Abadiñon eta 1 Atxondon. 

EAEn, 22.020 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren asteburuan, eta horietatik 1436 positiboak izan ziren: 656 Bizkaian, 296 Araban eta 473 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 11, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 26 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 112 pertsona daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!