Erreportaje horietako batean Arripotzuetako presaren jatorria, garrantzia eta balioa aldarrikatu zuen Uriartek. Bigarrenean, azken lapikogileen errepasoa egin zuen. Ohi bezala, Durangaldeko historia eta Durangaldeari buruzko ikerketak jasotzen ditu argitalpenak. Uriarteren erreportajeez gainera, beste sei lan argitaratu dira aldizkarian. Durangaldeko nekazaritza ekologikoaren sarea, arkitekturako molde berriak, Otxandioko Santi Kapanagaren erretratuak, Elorrioko Argiñetako azken indusketek utzitako aurkikuntzak eta Arrazolako San Roke ermita Anbotoko begiek nola argitzen duten azaltzen duen fenomeno astronomikoa dira erreportajeetako gaiak.
Jada salgai dago, ohiko lekuetan, bost eurotan. 2021.urteko egutegia ere salgai jarri du Gerediagak.