87 urteko gizonezkoaren bilaketa lanei berrekin diete

Anboto 2020ko abe. 14a, 11:58

Zapatu gauetik "gutxienez" desagertuta dago 87 urteko gizonezkoa Ertzaintzaren esanetan. Une honetan lurrez eta airez dabiltza gizonezkoaren bila. 

Atzo Durango, Iurreta eta Abadiñoko Traña-Matiena inguruetan ibili ziren "gutxienez" zapatu gauetik desagertuta dagoen 87 urteko gizonezkoaren bila. Ertzaintzak ANBOTOri baieztatu dionez, berriro ere berrekin diete bilaketa lanei. Une honetan, Iurreta eta Durango inguruan dabiltza gizonezkoaren bila. Desagertutako gizonaren mugikorrak emandako datuen arabera, eremu zabal bat aztertzen ari dira: Euba, Iurretako zati handi bat Orozketa auzoa barne eta Durango. 

Erreskate taldean 32 lagunek dihardute lanean. 22 inguru DYAko eta Gurutze Gorriko boluntarioak dira. Elorrioko txakurren erreskate taldea ere bertan ari da lanean. Horrez gainera, Ertzaintzako mendiko erreskate taldea eta helikopteroa ere bertan dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!