Koronabirusagatiko 14 kutsatze berri identifikatu dituzte Durangaldean

Anboto 2020ko abe. 11a, 15:26

Atzo 14 positibo detektatu zituzten eskualdean. 6 Zornotzan, 5 Durangon eta bana Berrizen, Elorrion eta Otxandion.

EAEn, 10.656 (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) proba egin ziren atzo, eta horietatik 597 positiboak izan ziren: 230 Bizkaian, 242 Gipuzkoan eta 122 Araban. Gainontzeko positiboak, 2, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 67 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 117 pertsona daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!