Durangaldeko 1.200 herritar BetiON telelaguntza zerbitzua jasotzen ari dira

Anboto 2020ko abe. 3a, 11:08

Zerbitzua Eusko Jaurlaritzarena da. Mankomunitateak kudeatzen du.

Mankomunitak adierazi du etxez etxeko telelaguntza zerbitzua eskualdeko udalerri guztietara zabaltzen jarraitzeko helburua duela. Une honetan eskualdeko 1.201 herritar ari dira, Mankomunitatearen bitartekaritzaz, Eusko Jaurlaritzaren BetiON telelaguntza zerbitzua jasotzen. Erabiltzailerik gehienak Abadiñon (129), Elorrion (177), Durangon (693) eta Iurretan (86) daude. Azken bi udalerrietan zerbitzuaren erabilera "nabarmen" igo dela azaldu du Mankomunitateak.

"Telelaguntza zerbitzuak 4 euroko kostua du hilean, eta doakoa da hileko diru-sarrerak 537,84 eurotik beherakoak direnean. Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonei, mendekotasun egoeran edo arriskuan dauden 65 urtetik gorakoei, eta adimen edo zentzumen urritasuna edo desgaitasun fisikoa edo gaixotasun mentala duten pertsonei dago zuzenduta batez ere", azaldu du Mankomunitateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!