Gizon bat atxilotu dute emakume bati sexu eraso bat egitea leporatuta Durangaldean

Anboto 2020ko abe. 2a, 17:27

Durangaldeko herri batean bere bikotekide ohiaren kontrako sexu erasoa egitea egotzita, 49 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Ertzaintzak,  Bilbon. Epailearen aurretik igaro ostean, atxilotua "berehala" kartzelan sartzeko agindu du epaileak, Ertzaintzak ohar batean azaldu duenez.

Atzo gertatu zen sexu erasoa, Durangaldeko herri batean. Biktimak Ertzaintzan salatu zuen erasoa. Durangoko Ertzain-etxeak ikerketa bat abiatu zuen. Ustezko egilea Bilbon aurkitu zuten bart eta atxilotu egin zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!