Durangaldeko Mankomunitateak bat egin du iraunkortasunean aurrera egiteko herritarrak inplikatu gura dituen BerrAktibatu+ programarekin

Anboto 2020ko abe. 1a, 08:10

Interesetatuta dauden etxeetarako izen-ematea doakoa da, eta programaren webgune ofizialean egin daiteke: www.reactivatemas.eus

Durangaldeko Mankomunitateak bat egin du BerrAktibatu+ ekimenarekin. Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskadiko beste erakunde publiko eta pribatu batzuekin batera, sustatu duten eta partaidetzan oinarritzen den gizarte eta ingurumen arloko programa da. Mankomunitateak bat egin du ekimenarekin eta Durangaldeko herritarrak proiektuan izena ematera animatu ditu.

Ekimena 2012tik 2018ra bitartean gauzatutako Aktibatu+ programaren jarraipena da. Programa hartan 4.000 etxek baino gehiagok hartu zuten parte, horien artean, 66 ikastetxek eta 57.000 pertsona baino gehiago inplikatu zituzten hiru unibertsitatek.

Interesa duten etxeetarako izen-ematea doakoa da eta programaren webgune ofizialaren bidez egin daiteke. Izena eman ondoren, plataformak eguneroko ohituren iraunkortasuna ebaluatuko du eta ondorio negatiboak murrizteko ekintza txikiak proposatuko ditu, informaziorako eskuliburu bat eskainiz. Gainera, kontsumo-ohiturak hobetzeko, dirua aurrezteko eta ingurumen-inpaktua murrizteko aholkuak ematen dira. Izan ere, etxe iraunkorrago batek mundu iraunkorragoa lortzen laguntzen du.

Online programak informazio erraza eta praktikoa eskaintzen du, hau lortzeko: gutxiago kutsatzea, energia eta ura aurreztea, arduraz erostea, hondakin gutxiago sortzea, tokiko ekonomia bultzatzea, modu iraunkorragoan mugitzea eta NBEren Garapen Iraunkorreko Helburuak (GJH) betetzen laguntzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!