39 kutsatu berri detektatu dituzte asteburuan Durangaldean

Anboto 2020ko aza. 30a, 12:36

39 PCR positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean: Horietatik 16 Durangon, 9 Zornotzan, 5 Abadiñon, 4 Elorrion, 2 Iurretan eta bana Atxondon, Berrizen eta Otxandion. 

EAEn, 27.338 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren asteburuan, eta horietatik 1574 positiboak izan ziren: 732  Bizkaian, 199 Araban eta 619 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 15, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 24 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 136 pertsona daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!