60 urtetik gorakoei arreta psikologikoa eskaintzeko zerbitzua abiatuko du Mankomunitateak

Ekaitz Herrera 2020ko aza. 27a, 14:46

Mankomunitateak Lagungune zerbitzua eskaintzeari ekingo dio abenduan. Arreta psikologikoa eskainiko die 60 urtetik gorako herritarrei. Koronabirusa adinekoen oreka psikoemozionalean eragina izaten ari dela ondorioztatu du Mankomunitateak.

Mankomunitateak Lagungune zerbitzua eskaintzeari ekingo dio abenduan. Arreta psikologikoa eskainiko die 60 urtetik gorako herritarrei. Programaren helburua "konfiantzazko eta segurtasunezko espazio bat ahalbidetzea" dela esan du Mankomunitateak. Zerbitzua profesionalek gidatuta egongo da eta adinekoen "bizipenak partekatzeko, beldurrak edo kezkak adierazteko, edo, beste barik, berba egiteko eta barrua hustutzeko" aukera eskainiko du.

Koronabirusak baldintzatutako hilabeteetan, "pertsona askok euren oreka psikoemozionala okertzen ari zela ikusi dute" Mankomunitatearen esanetan. "Tristura eta ondoeza" areagotu zaiela gaineratu du, eta, kasu askotan, "isolamenduak eta bakardadeak hori guztia larriagotu" egin dutela.

Banakako saioak izango dira, 45-60 minutu izango dutenak. Doako zerbitzua izango da.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!