15 positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean, horietatik 8 Durangon

Maialen Zuazubiskar 2020ko aza. 26a, 12:33

Atzo 15 kutsatu detektatu zituzten Durangaldean. Horietatik 8 Durangon, 5 Zornotzan eta bana Abadiñon eta Elorrion. 

Atzo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 10.881 proba (PCRak eta antigenoak kontutan hartuta) egin zituzten eta horietatik 666 positiboak izan ziren: 110 Araban, 258  Bizkaian, 288 Gipuzkoan eta 10 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. 

Ospitaleetan, berriz, 57 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 134 pertsona daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!