[BIDEOA]: Itziar Ituño, nazioarteko fenomenoa

Anboto 2020ko aza. 26a, 20:30

2018an La Casa de Papel Netflixen ematen hasi zirenean egin zuen eztanda ituñer fenomenoak, eta gaurdaino areagotzen joan da. Instagramen ia bost milioi jarraitzaile eta hainbat fan talde ditu, 45 herrialde baino gehiagokoak. Fan sutsuak, euskara jakin barik ere Itziar Ituñoren bitartez euskal mundura gerturatu direnak.

Ttap aldizkariak ikus-entzunezko erreportaje berezia kaleratuko du ostiralean, azaroaren 27an. Bertan, zenbait herrialdetako fanek lehen eskutik azalduko digute zer den ituñer izatea, eta fenomenoa nola bizi duen kontaktuko digu Itziar Ituñok berak.

Erreportajea ikusteko, deskargatu, doan, Ttap aldizkaria

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!