11 kutsatu berri detektatu dituzte Durangaldean

Anboto 2020ko aza. 25a, 12:38

Atzo 11 kutsatu detektatu zituzten Durangaldean. Horietatik 3 Abadiñon, bina Durangon, Zornotzan eta Zaldibarren eta bana Berrizen eta Iurretan.

Atzo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 12.311 proba (PCRak eta antigenoak kontutan hartuta) egin zituzten eta horietatik 693 positiboak izan ziren: 101 Araban, 305  Bizkaian, 275 Gipuzkoan eta 12 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. 

Ospitaleetan, berriz, 53 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 142 pertsona daude.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!