48 kutsatu detektatu dituzte asteburuan Durangaldean

Anboto 2020ko aza. 23a, 12:41

48 koronabirus kasu positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean:14 Durangon, 13 Zornotzan, 6 Elorrion, 5 Berrizen, 3 Zaldibarren, bina Abadiñon eta Atxondon eta bana Iurretan, Mañarian eta Otxandion. Gainera, Zornotza eremu gorritik laranjara pasa da. 

Atzo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 7.290 proba (PCRak eta antigenoak kontutan hartuta) egin zituzten eta horietatik 499 positiboak izan ziren: 50 Araban, 243 Bizkaian, 202 Gipuzkoan eta 4 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. 

Zornotza eremu gorritik laranjara
Osasun Sailak semaforo baten antzeko sistema darabil herrikako egoeraren berri emateko. Eremu horia, laranja eta gorria erabiltzen ditu. Irizpidea ezartzerako orduan, 5.000 biztanletik beherako herrietan, azken 14 egunetako inzidentziak hartzen dituzte kontutan. Horren arabera, 100.000 biztanleko 499 kutsatu baino gehiago dituzten herriak eremu gorrian kokatzen dira. 300 eta 499 bitartekoak, eremu laranjan. Hortik beherakoak, eremu horian.

Une honetan Abadiño, Durango eta Zornotza eremu laranjan daude eta Elorrio eremu horian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!