Durangaldeko hainbat herritarrek babesa agertu diote Saharar herriari

Anboto 2020ko aza. 21a, 17:44

Dozenaka lagun batu dira zapatuan Durangaldeko hainbat herritan saharar herriari babesa agertzeko egon dira deialdietan. 

Durangon eta Elorrion eguardian egin dituzte elkarretaratzeak, eta jendetza bildu da bertan. Joan den astean bezala, hainbat emakume sahararrek berba hartu dute Durangoko elkarretaratzean, eta Marokok su-etena apurtu duela salatu dute. Sahara - Euskadi mugimenduko kide batek ere hartu du hitza, eta gatazkaren konponbidearen gakoa erreferenduma egitea dela azpimarratu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!