ANBOTOk zozkatutako Ahüzki saskiak badu irabazlea

Anboto 2020ko aza. 19a, 13:49

Zuberoako Ikastolen aldeko 'Ahüzki saski' bat zozkatu du ANBOTOk. Irabazlea Jone Pagonabarraga da. 

Horrez gain, Zuberoan dauden bi ikastolei laguntza eman gura dutenek aukera dute otzarak erosteko www.ikaskoli.eus webgunearen bitartez. 

Otzarak erosteko aukera

Zuberoan dauden bi ikastolak laguntzeko kanpaina bat abiatu dute. Gabonetako otzarak presatu dituzte bertako produktuekin, eta www.ikaskoli.eus webgunean eros daitezke.  Eskariak egiteko epea azaroaren 30ean bukatuko da. 

Aukeran hiru otzara daude. Hauek dira: 

AHÜZKI SASKIA (40 EURO) 
Txerriki patea (190gr)
Ahate gibelarekin egindako foie grasa (125gr)
Eztia (500gr)
Gailetatxo poltsa artesanalak (150gr)
Ardi gazta (550gr)

IRATI SASKIA (55 EURO)
Txerriki patea (190gr)
Ahate gibelarekin egindako foie grasa (125gr)
Axoa: txahalkia saltsan (640gr)
Eztia (500gr)
Gailetatxo poltsa artesanalak (150gr)
Ardi gazta (550gr)

ORHI SASKIA (70 EURO)
Ahate gibela (200gr)
Gailetatxo gaziak (80gr)
Lukainka zikua (230gr)
Azafrai marmelada (250ml)
Gazta (kilo1)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!