Eremu gorritik laranjara pasa dira Durango eta Abadiño

Maialen Zuazubiskar 2020ko aza. 18a, 13:57

Eskualdeko herririk handienetan egoera hoberantz doa apurka-apurka. Esaterako, urriaren erditik pandemiaren eremu gorrian egon dira Durango eta Abadiño. Orain biak eremu laranjan daude. Elorrio, berriz, eremu horira pasa da.

Osasun Sailak semaforo baten antzeko sistema darabil herrikako egoeraren berri emateko. Eremu horia, laranja eta gorria erabiltzen ditu. Irizpidea ezartzerako orduan, 5.000 biztanletik beherako herrietan, azken 14 egunetako inzidentziak hartzen dituzte kontutan. Horren arabera, 100.000 biztanleko 499 kutsatu baino gehiago dituzten herriak eremu gorrian kokatzen dira. 300 eta 499 bitartekoak, eremu laranjan. Hortik beherakoak, eremu horian.

Orain arte hiru izan dira eskualdean eremu gorrian egon diren herriak: Durango, Abadiño eta Zornotza. Astelehenean Durango eremu laranjara pasa zen eta gaur, berriz, Abadiño. Une honetan Durangoko intzidentzia tasa 445koa da eta Abadiñokoa 467koa. Zornotzak, berriz, eremu gorrian jarraitzen du, 617ko intzidentzia tasarekin. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!