EAEn, 14.929 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 1050 positiboak izan ziren: 459 Bizkaian, 122 Araban eta 459 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 10, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.
Intzidentzia tasa
Osasun Sailak markatzen duen intzidentzia tasaren semaforoen ereduan, une honetan eremu gorrian Zornotza dago 617ko tasagaz. Abadiño atzorarte eremu gorrian zegoen, orain eremu laranjara pasa da.