A-8 Peajerik ez plataformaren arabera, Aldundiak N-634an egingo dituen lanek ez dute arazoa konponduko

Anboto 2020ko aza. 18a, 11:40
Plataformak San Antonio auzoan otsailean egindako bide-mozketaren irudia. ARTXIBOA.

Plataformaren esanetan jatorrizko arazoa N-634an dagoen gehiegizko trafikoan dago.  A-8 autopistaren doako zerbitzua aldarrikatu dute.

A-8 Peajerik ez plataformaren esanetan, Aldundiak eta Zornotzako Udalak San Antonio auzoan egingo dituzten lanek ez dute trafikoaren arazoa konponduko. Plataformak "egoskor" jokatzea egotzi dio Unai Rementeria Ahaldun Nagusiari. "Durangaldean sufritzen dugun arazo honi behin-betiko irtenbide justu bat ez ipintzeak gutxietsi egiten gaitu. Bizkaiko beste eskualdeetako herritarrek ordaintzen dituzten zerga berak pagatzen ditugu hemen, eta horrenbestez, mugikortasun seguru eta azkar bat merezi dugu desplazamenduetan", adierazi du plataformak ohar batean. 

Ermua eta Usansolo artean dauden bidesariak kentzea eskatu du plataformak. "Inposizioa hasi zenetik 50 urte beteko dira laster" azaldu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!