[BIDEOA]: Kalitatezko elikadura bermatzeko lapikoekin kalera irten dira eskualdeko hainbat eskoletan

Anboto 2020ko aza. 17a, 20:00

Berton Bertokoak kalitatezko hezkuntza gura du jangeletan zein ikasgeletan. Horregatik, gaur lapikoak hartu eta kalera irten dira eskualdeko hainbat ikastetxetan. ANBOTO Atxondoko eta Zelaietako eskoletan egon da. 

Ikasleen Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuta Berton-Bertokoako kideek beraien aldarriak kalera atera dituzte. Eskualdeko eskoletako kideek bakarrik ez dituzte babestu aldarri hauek, baita Lekeitioko eskolak eta Santutxuko Karmelo ikastetxeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!