Durangalde osoa batuko duen bidegorria aldarrikatuko du EH Bilduk

Anboto 2020ko aza. 17a, 09:02

"Bidegorria proiektu estrategikoa izan behar da eskualdearen mugikortasun eredua aldatzeko", aldarrikatu dute Maria Herrero Elorrioko alkateordeak eta Eneritz Azpitarte Zaldibarko zinegotziak.

"N-634 errepidea trafikoz gainezka dugu Zaldibartik hasi eta Zornotara bitartean, eta hori Durangaldea bidegorria egiteko orografikoki oso egokia dela kontutan hartuta. Bizikleta bide seguruak beharrezkoak ditugu", nabarmendu du Azpitartek. Herrerok eta Azpitartek bidegorria Elorriora eta Zaldibarrera heltzea aldarrikatu dute, baita ere. 2018an ere batu ziren Elorrioko plazan EH Bilduko ordezkariak. 

Horrez gainera, egungo egoera "aprobetxatu" egin behar dela azpimarratu dute EH Bilduko kideek. "Alarma egoerak kale garbiagoak eta kutsadura gutxiagokoak utzi dizkigu. Orain da unea herritarrengandik hurbilago dauden proiektuak egiteko, horien artean, bizikleta eta bidegorriena".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!