Udagoieneko Ostera zirkuituak bere XXI. edizioa ospatuko du eta horren harira hiru kontzertu grabatu dituzte. Kontzertuak hiru museotan grabatutako hiru kontzertu akustiko dira, eta Euskaltzaleen Topagunea eta Bizkaiko Foru Aldundiaren elkarlanari esker zabalduko dira. Lehenengoa Eñaut Elorrietarena da. Ekimena, azaroaren 13an, estreinatuko da eta 15era bitartean ikusi ahal izango da Elorrietaren kontzertua Euskaltzaleen Topagunearen webgunean.