ANBOTOk 19 urte bete ditu gaur

Anboto 2020ko aza. 9a, 14:35

2001. urteko azaroaren 9an kaleratu genuen ANBOTOren lehenengo alea. Eskerrik asko irakurle, iragarle, langile, banatzaile, babesle, kolaboratzaile, informatzaile... Biba zuek!

19. urte bete ditu gaur ANBOTOren komunikazio proiektuak. Azaroaren 9 bat izan zen, barikua. Durangaldeko euskara elkarteek bultzatuta euskara hutsezko tokiko hedabidea jaio zen Durangaldean. Harrezkero, barikuro ANBOTO astekaria Durangaldean banatzeari eutsi diogu. 

anboto.org beranduagoa sortu zen. Proiektua indartzeko eta etengabeko informazioa eskaintzeko ezinbesteko tresna da webgunea. Azken urteetan mugikorraren erabilerak sare sozialak indartzea eragin du. Facebook, Twitter, Whatsapp, Instagram eta Telegram. Etorriko dira informazioari zabalkundea emateko tresna berriak eta olatu horiek ere hartuko ditugu. Hau guztia posible egin duten irakurle, iragarle, langile, banatzaile, babesle, kolaboratzaile eta informatzaile guztioi eskerrik asko! Biba zuek! 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!