39 kutsatu berri detektatu dituzte Durangaldean

Anboto 2020ko aza. 6a, 12:33

Atzo 39 PCR positibo detektatu zituzten Durangaldean. Horietatik 14 Zornotzan, 9 Durangon, 3 Mañarian, bina Atxondon, Elorrion, Iurretan, Mallabian eta Otxandion eta bana Abadiñon, Berrizen eta Zaldibarren. 

EAEn,16.690 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 1547 positiboak izan ziren: 690 Bizkaian, 175 Araban eta 663 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 19, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Intzidentzia tasa
Azken asteotan Osasun Sailak semaforo baten antzeko sistema darabil herrikako egoeraren berri emateko. Eremu horia, laranja eta gorria erabiltzen ditu. Irizpidea ezartzerako orduan, 5.000 biztanletik gorako herrietan azken 14 egunetako inzidentziak kontuan hartzen dituzte. Horren arabera, 100.000 biztanleko 499 kutsatu baino gehiago dituzten herriak eremu gorrian kokatzen dira. 300etik 499ra bitartekoak, eremu laranjan. Hortik beherakoak, eremu horian.

Durangok, Zornotzak eta Abadiñok eremu gorrian jarraitzen dute. Durangoko inzidentzia tasa 859koa da; Zornotzakoa 1019koa eta Abadiñokoa 688koa. Elorrio, berriz, pandemiaren eremu laranjan dago, 430ekoa da tasa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!