BABESTUTAKO EDUKIA

Durangaldeko elikadura-enbaxadorea izan nahi duzu?

Anboto 2020ko aza. 9a, 13:00

Urkiola Landa Garapenak Durangaldeko elikaduraren balio-katearen inguruan ekarpenak egitera deitu du Durangaldea Elikadura /ABIAN plataformaren bitartez.

Durangaldea Elikadura /ABIAN Durangaldeko elikaduraren balio-katearen konexio eta berrikuntza plataforma da. Urkiola Landa Garapenerako Elkartearen epe luzeko estrategiaren parte da.

Durangaldea Elikadura /ABIAN-ek Durangaldeko elikagai kulturan modu positiboan eragitea gura dute, gure lurraldeko aniztasuna zaindu eta funtsezko eragileen arteko komunikazioa, koordinazioa eta lankidetza sendotuz.

Plataforma hau, Durangaldeko herritarrez eta erakundeez osatutako elikaduraren inguruko komunitate bat sortzeko helburuarekin jaio da: pertsonen partaidetza sustatuz, beharrak entzunez eta elikagaien erronka estrategikoetara (osasuntsuak, jasangarriak, seguruak eta singularrak) bateratutako irtenbideak aktibatzera bideratuta.

1. erronka:

#biziABIAN

Nola susta ditzakegu ongizate eta osasun praktikak berriak, familiaren zaintza, kirola eta aisialdi multigenerazionalaren aldeko apustua eginez.

Gaiak: Kirol osasuna, Aisia eta ongizatea, Zahartze Aktiboa, Eskola osasungarriak…

 

2. erronka:
#gureABIAN

 

Nola sortu ditzakegu Durangaldean KM0 produktuak ekoizteko, ikusgaitzeko eta komertzializatzeko formula berriak, gure eskualdea erosketa jasangarri eta osasuntsuetan erreferentzia bihurtzeko.

Gaiak: Agroekologia, Elikagaien gobernantza, Tokiko sareak, Salmenta zirkuitu laburrak, Tokiko marka, Irisgarritasuna…

 

3. erronka:
#ekoABIAN

Ekonomia zirkularrak zer praktika ekar diezaioke Durangaldeari elikagaien balio-katearen garapen ekonomikoari, gure eskualdeko trantsizio berdea (konpostajea, energia, biomasa…) bultzatzen duten bitartean.

Gaiak: Elikagaien xahutzea, Energia iturri berriak, Ekodiseinua, Hondakinen murrizketa, Konpostajea, Bio-ekonomia…

 

Har ezazu parte Durangaldea Elikadura / ABIAN-en:

Erronka horiekin bat egiten baduzu, proiektu honetan parte har dezakezu. Bihur zaitez /ABIAN taldeko kide eta:

  1. Azaldutako gaiei buruz zure iritzia eman, esperientzia azaldu eta energia martxan jarri.
  2. Ekimen berritzaileak iradoki, partekatu eta sustatu.
  3. Aliatuen komunitatea sortu Durangaldearentzat etorkizun partekatu bat bilatzeko.

Deialdia irekita dago Durangaldeko elikaduraren balio-katean berrikuntzarako aukerak elkarrekin aztertu nahi dituzten pertsona, talde antolatu, proiektu ekintzaileetako kudeatzaile eta dagoeneko lanean ari diren erakundeentzat.

 

Entzun

Lehen lan saioa (ONLINE) – Ikuspegiak sozializatu, ekimenak lotu eta /ABIAN erronken aukerak
aztertu.

[Azaroaren 24an, 17:30h-19:00h]

 

Ekin

Bigarren lan saioa (ONLINE) – /ABIAN-eko 3 erronkak kontuan hartuz, proiektu-ideia berriak sortu eta
aukera zehatzak aurkitu.

[Azaroaren 26an, 17:30h-19:00h]

 

 

Eragin

Demo Day saioa (ONLINE) – /ABIAN plataformako partaideek prozesuaren ondorioak, aukerak, ekimenak eta lehentasunak aurkeztuko dituzte. Saio honetan plataformako aliatu estrategikoak bertan egongo dira.

[Abenduaren 15ean, 17:30h-19:00h]

 

Antolatzaileak: Urkiola Landa Garapena eta DOT Coop.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!