[ARGAZKI GALERIA] Osasungintza publikoaren aldeko elkarretaratzeak egin dituzte Durangaldeko hainbat herritan

Aritz Maldonado 2020ko aza. 4a, 20:42

Ehunka lagun bildu dira Durangaldean osasungintza publikoaren defentsan. Elorrion, Durangon, Iurretan eta Zornotzan egin dituzte elkarretaratzeak, besteak beste. 

Lehen Arretarako baliabide gehiago, osasungintzarako gutxienez %7ko inbertsioa, eta murrizketarik eta pribatizaziorik ez egitea eskatu dute bertaratuek. Osasun langileei txalo zaparrada eskaini diete Durangoko mobilizazioaren amaieran. 

Azaroaren 12an ELA, LAB, SATSE, SME, CCOO, UGT, ESK, SAE eta Utese sindikatuek grebara deitu dituzte Osakidetzako langileak Bizkaian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!