35 kutsatu berri detektatu dituzte Durangaldean

Anboto 2020ko aza. 3a, 12:38

Atzo 35 PCR positibo detektatu zituzten Durangaldean. Horietatik 9 Durangon, 7 Iurretan, bosna Abadiñon eta Zornotzan, 3 Atxondon eta bina Berrizen, Elorrion eta Zaldibarren. 

EAEn, 11.886 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 1.120 positiboak izan ziren: 506 Bizkaian, 113 Araban eta 490 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 11, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Intzidentzia tasa
Azken asteotan Osasun Sailak semaforo baten antzeko sistema darabil herrikako egoeraren berri emateko. Eremu horia, laranja eta gorria erabiltzen ditu. Irizpidea ezartzerako orduan, 5.000 biztanletik gorako herrietan azken 14 egunetako inzidentziak kontuan hartzen dituzte. Horren arabera, 100.000 biztanleko 499 kutsatu baino gehiago dituzten herriak eremu gorrian kokatzen dira. 300etik 499ra bitartekoak, eremu laranjan. Hortik beherakoak, eremu horian.

Durangok, Zornotzak eta Abadiñok eremu gorrian jarraitzen dute. Durangoko inzidentzia tasa 1.056koa da; Zornotzakoa 978koa eta Abadiñokoa 870koa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!