Osasungintza publikoaren aldeko mobilizazioak deitu dituzte Durangaldean

Anboto 2020ko aza. 3a, 09:04

Elorrion, Durangon, Iurretan, Zaldibarren eta Zornotzan elkarretaratzeak egingo dituzte bihar, azaroak 4, 19:00etan, herri horietako anbulategien parean. 

"Osasungintza publikoaren defentsan" mobilizatzeko deialdia egin dute azaroaren 4rako. Lehen Arretarako baliabide gehiago, osasungintzan gutxienez BPGaren %7ko inbertsioa, eta murrizketa eta pribatizaziorik ez egitea eskatzen dute deitzaileek. 

Horrez gainera, azaroaren 12an ELA, LAB, SATSE, SME, CCOO, UGT, ESK, SAE eta Utese sindikatuek grebara deitu dituzte Osakidetzako langileak Bizkaian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!