Barikutik domekara, 137 positibo atzeman dituzte Durangaldean, euretako 61 Durangon eta 49 Zornotzan

Anboto 2020ko aza. 2a, 12:35

Honako hauek hiru egunetako positiboak herrika: 61 Durangon, 49 Zornotzan, zazpina Abadiñon eta Iurretan, hiruna Atxondon eta Berrizen, bi Elorrion eta bana Izurtzan, Mallabian, Mañarian, Otxandion eta Zaldibarren.

EAEn, 41.083 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren barikutik domekara, eta horietatik 3.627 positiboak izan ziren: 1.660 Bizkaian, 363 Araban eta 1.551 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 53, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Intzidentzia tasa
Azken asteotan Osasun Sailak semaforo baten antzeko sistema darabil herrikako egoeraren berri emateko. Eremu horia, laranja eta gorria erabiltzen ditu. Irizpidea ezartzerako orduan, 5.000 biztanletik gorako herrietan azken 14 egunetako inzidentziak kontuan hartzen dituzte. Horren arabera, 100.000 biztanleko 499 kutsatu baino gehiago dituzten herriak eremu gorrian kokatzen dira. 300etik 499ra bitartekoak, eremu laranjan. Hortik beherakoak, eremu horian.

Durangok, Zornotzak eta Abadiñok eremu gorrian jarraitzen dute. Durangoko inzidentzia tasa 1.056koa da; Zornotzakoa 972koa eta Abadiñokoa 818koa. Elorrio eremu gorritik naranjara igaro zen barikuan eta eremu horretan jarraitzen du 376ko inzidentziarekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!