63 kutsatze berri detektatu dituzte Durangaldean; 21na Durangon eta Zornotzan

Maialen Zuazubiskar 2020ko urr. 30a, 12:34

63 kutsatze berri detektatu dituzte Durangaldean. Horietatik 21na Durangon eta Zornotzan, 7 Iurreta, 4 Abadiñon, bina Berrizen, Elorrion eta Otxandion, eta bana Izurtzan, Mallabian eta Zaldibarren. 

EAEn, 16.237 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik 1325 positiboak izan ziren: 605 Bizkaian, 140 Araban eta 570 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 10, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Intzidentzia tasa
Azken asteotan Osasun Sailak semaforo baten antzeko sistema darabil herrikako egoeraren berri emateko. Eremu horia, laranja eta gorria erabiltzen ditu. Irizpidea ezartzerako orduan, 5.000 biztanletik gorako herrietan azken 14 egunetako inzidentziak kontuan hartzen dituzte. Horren arabera, 100.000 biztanleko 499 kutsatu baino gehiago dituzten herriak eremu gorrian kokatzen dira. 300etik 499ra bitartekoak, eremu laranjan. Hortik beherakoak, eremu horian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!