Erabakitzeko eskubidearan aldeko ‘Altxa’ ekitaldia Plateruenean egingo dute zapatuan eta interneten zuzenean jarraiko ahalko da

Joseba Derteano 2020ko urr. 29a, 10:19

Gure Eskuk eta askotariko eragileak batzen dituen Hamaika Garak antolatuko dute. Erabakitzeko eskubideraen aldeko sinadura bilketari bultzada bat ematea da helburua.

Sinadura bilketa martxoan abiatu zuten, baina osasun-krisia heldu zen handik egun gutxira. Horregatik, ekimenari aupada berri bat eman gura diote zapatuko ekitaldia abiapuntu moduan hartuta. Durangoko Plateruenean egingo dute eta internet bidez zuzenean jarraitu ahalko da, zapatuan, 18:00etan, www.hamaikagara.eus webgunean. Herri batzuetan emanaldiak antolatu dituzte. Esaterako, Elorrion Arriola aretoan eskainiko dute, segurtasun neurriak jarraituz.

Ordubete inguruko ekitaldiak zati bi izango ditu: ekitaldi politikoa eta ikuskizun bat. Azken honetan, Erika Olaizola, Iraia Elias eta Laura Penagos aktoreek, Amets Arzallus bertsolariak eta Eñaut Elorrieta musikariak parte hartuko dute. Amancay Gaztañaga da ikuskizunaren zuzendaria, Gotzon Barandiaranen gidoiarekin.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!