Zaldibarko zabortegiari buruz ANBOTOk egindako erreportajea Tokikom sarietako finalisten artean dago

Anboto 2020ko urr. 29a, 11:42

Epaimahaiak ANBOTOk otsailaren 14an kaleratu zuen erreportajea, Esan gabekoen hondakinak, aukeratu du komunitatearen saria eskuratzeko. Orain herritarrek boto bidez lan onena aukeratzeko aukera daukate. Erreportajea Ekaitz Herrerak, Jone Guenetxeak eta Igor Galarzak egin zuten.  

Bosgarren urtez jarraian, TOKIKOMek TOKIKOM Sariak emango ditu, toki komunikabideetan egiten den eta sarritan ezkutuan geratzen den kazetaritza lana aldarrikatu eta gizarteratzeko asmoz. Aurten gainera komunitatearen saria egongo da, eta herritarrek hainbat lanen artean aukeratu ahalko dute. Tartean ANBOTOk egindako, Esan gabekoen hondakinak. Botoak azaroaren 8ra arte eman ahalko dira honako lotura honetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!