Bilboko manifestaziora joaterik ez dutenez, Durangaldeko pentsiodunak herrietan mobilizatuko dira

Ekaitz Herrera 2020ko urr. 28a, 14:19
Berrizko pentsiodunak. ARTXIBOA.

Indarrean dagoen alarma egoerak herririk herri joateko aukera mugatzen duenez, Durangaldeko pentsiodunek ez dute zapatuan Bilbon egitekoa den protestara joaterik izango. Horregatik, eskualdeko herrietan mobilizatzea erabaki dute, astelehenean.

Astelehenean protesta egingo dute Durangaldeko pentsiodunek. Nagusien egoitzetan bizi den egoera, Toledoko hitzarmena, eta pandemia dela eta adinekoek bizi duten egoera salatuko dituzte. Manifestazioak beharrezko babes neurriekin egingo dituzte. Durangon, Berrizen, Zaldibarren eta Elorrion mobilizatuko dira. Iurretako eta Zornotzako pentsiodunek ez mobilizatzea erabaki dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!