75 kutsatu berri detektatu dituzte Durangaldean

Anboto 2020ko urr. 28a, 12:32

Atzo 75 kutsatu berri detektatu zituzten Durangaldean. Horietatik 29 Durangon, 18 Zornotzan, 10 Abadiñon, 7 Iurretan, hiruna Berrizen, Mallabian eta Zaldibarren eta bana Elorrion eta Otxandion. 

EAEn, 15.509 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik 1.164 positiboak izan ziren: 500 Bizkaian, 143 Araban eta 511 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 10, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!