Telefono eta bideo-dei bidezko sei ikastaro eskainiko ditu Amankomunazgoak, adinekoentzat

Ekaitz Herrera 2020ko urr. 27a, 13:11

Aurrez aurreko prestakuntza tailerrak bertan behera uzi behar izan ditu Amankomunazgoak, eta horren aurrean telefono bidezko sei ikastaro eskainiko ditu azaroan. 60 urtetik gorako herritarrei eskainiko die.

Ikastaroak azaroan hasiko dira. Horien inguruko zehaztasunak eman ditu Amankomunazgoak. Honako ikastaro haek eskainiko ditu: “Memoria entrenatzen” (hasierako maila, tarteko maila eta maila aurreratua), “Zelan egon lasai”, “Loa eta osasuna”, “Hazteko ipuinak” I eta II eta “Elkarbizitza erraztuz”. Doako prestakuntza Abadiñon, Atxondon, Elorrion, Garain, Iurretan, Izurtzan, Mañarian, Otxandion eta Zaldibarren bizi diren 60 urtetik gorakoei egongo da zuzenduta.

Izena emateko epea azaroaren 6ra arte egongo da zabalik, 946200546 telefono zenbakira edo terceraedad.mdurango@bizkaia.org helbidera idatzita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!