77 kutsatu berri detektatu dituzte Durangaldean, horietatik 37 Durangon

Anboto 2020ko urr. 27a, 12:32

77 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean. Horietatik 37 Durangon, 13 Zornotzan, 7 Berrizen, seina Abadiñon eta Elorrion, 4 Iurretan, 3 Zaldibarren eta Atxondon 1. 

EAEn, 11.935 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik 978 positiboak izan ziren: 457 Bizkaian, 86 Araban eta 413 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 22, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!