Gazteekiko apustua indartzen jarraitzen du Gaztedi Durangaldeak

Anboto 2020ko urr. 27a, 09:23

Bizkaiko Foru Aldundia eta Durangaldeko eskualdea osatzen duten udalak elkarrekin ari dira lanean, gazteak ikuspegi zabal, integratzaile eta elkarrekikotu batekin babestu eta laguntzen duen ekintzen agenda bat sortzeko. Berriro ere, gazteen beharrak asetzeko asmo sendoarekin, koordinatutako estrategia horren alde egiten da.

Oraingoan ere hainbat ekimen antolatu dituzte. Ekimenik adierazgarrienetako bat I ́m bizi da, Durangaldeko ikastetxeetako
ikasleak biltzen dituen urteroko hitzordua, lan orientazioan arreta jartzeko, berrikuntza parte hartzailearen eta tendentzia berriei buruzko informazioaren bidez. Aurten, gainera, berrikuntza garrantzitsu bat du ekitaldiak: formatu digitala, gaitasun digitaletan eta zeharkakoetan modu zuzenagoan lan egiteko aukera emango duena.

Bestalde, Precious Plastic Durangaldea programa ere martxan jarri dute eta hirugarren proposamena “Haurren eta Gazteen Aisia Jardueren Dinamizazioa” da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!